Berriak

Palmarés Zinetika Jaialdia 2021

aza 2, 2021

“Before We Collide”, film onena
“Belia”, Zuzendari Onena
“Lazarus” eta “Call of Pink”, Aipamen Bereziak

Dagoeneko ezagutzen dira ZINETIKA Jaialdiaren VI. edizioko irabazleak:

Zinetika 2021eko film onenaren saria, 500 eurorekin saritua, “Before We Collide” (Guy Gooch, Gregor Petrikovic, 1’10”) film labur britainiarrarentzat izan da.

Zinetika 2021 Zuzendari Onenaren Saria, 500 eurorekin saritua, Eman Hussein zinemagile egiptoarrari eman diote, “Belia” filmaren (9’51”) zuzendariari.

Horrez gain, epaimahaiak Estatu Batuetako “Lazarus” lanari (Tuxién Benet, 8’34 ”) eta “Call of Pink” errumaniarrari (Denisa Anastasiu, Maria-Luiza Dimulescu, Catalin Rugina, 16′ 28’’) aipamen bereziak ematea erabaki du.

Saritutako filmak Zinetikaren Sail Ofizialaren parte dira eta jaialdia egiten den hiru hirietan proiektatu dira: Iruñean, Donostian eta Bilbon.

Film hauek baloratu dituen epaimahaia Teresa Morales, Sofía Alforja eta Loránd Jánosek osatu dute.

Azken albisteak

abe 18, 2024

Zinetika 2024: Arrakasta handia

Zinetika Festibalaren 2024ko edizioak bere ateak itxi ditu artez eta emozioz beteriko hiru astebururen ondoren, Euskal Herriko hiru hiriburutan. Egoitza guztietan jarduera guztiak beteta, festibalak arrakasta handia izan du Iruñean, Civivox Condestable eta Civivox Iturrama zentroetan (azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean); Bilbon, Guggenheim Museoan (abenduaren 7an); eta Donostian, Gazteszenan eta Trueba Zinemetan (abenduaren 15ean eta 16an).

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.

Erlazionatutako proiekzioak

Guy Gooch, Gregor Petrikovic
1’10’
Erresuma Batua
Before We Collide Nishika N8000 kamera lentikular analogiko batekin filmatutako film laburra da,...
Eman Hussein
9’51’’
Egipto
Neska gazte bat eta bere lagunak automobilak konpontzeko tailer batera batzen dira, "Belias"...
Denisa Anastasiu, Maria-Luiza Dimulescu, Catalin Rugina
16’28’’
Errumania
Erraz esan dezakegu gure bizitza jolas bat dela. Ez historia, espazioa eta pertsonaiak zehatz...
Tuxién Benet
8’34’’
Estatu Batuak
Mugimenduaren eta paisaiaren arteko elkarrizketa baten bidez, Lazarusek emakumeen gorputzak...