Berriak

ZINETIKA jaialdiak bat egin du “K” sariekin

ira 3, 2021

ZINETIKA jaialdiak “K” sarien lehen edizioan parte hartu du. Ekimen hori Kresala zineklubak bultzatu du, Azkoitiko Zinetogram, Beasaingo Goieniz eta Urretxu-Zumarragako Butak21 zineklubekin elkarlanean, baita Gipuzkoan egiten diren hainbat zinema-jaialdirekin elkarlanean ere: Animadeba, Zinema Jaialdia Zeinuen Lengoaian, Donosskino eta Amua, ZINETIKAz gain.

 

Iraila eta abendua bitartean egiten diren jaialdi horietako bakoitzean, 3 zineklubetako kideek osatutako epaimahai batek film bat aukeratuko du; elkarte horien oinarri diren balioak, kalitatea, bestelakoa izatea, originaltasuna eta abar kontuan hartuta.

Sarituetako bakoitzak Iker Babacek eta Asier Arizkorretak osatzen duten diziplina anitzeko Egingela taldeak sortutako “K” formako 20 cm-ko garaikurra jasoko du.Urte amaieran saritutako film guztiekin saio bereziak antolatuko dira Gipuzkoako hainbat herritan.

Ekimen honen helburua hainbat zinematografia zabaltzea, atxikitako jaialdien oihartzuna zabaltzea eta jaialdi eta zinekluben kopurua handitzen laguntzea da, datozen urteetara begira.

“K” sarien aurkezpena abuztuaren 30ean egin zen, 20:00etan, Tabakalerako 4. solairuko terrazan. Ekitaldian parte hartuko zuten jaialdietako ordezkariek beren proiektuak aurkeztu zituzten. Aurkezpen horren ondoren, proiekzio-saio bat programa zen; horretan, jaialdi bakoitzak proposatutako film labur bat ikusi ahal izan zen. ZINETIKAri dagokionez, “Sisters” (Daphne Lucker, 2018) proiektatu zen, 2019ko ZINETIKA edizioan Film Onenaren kategorian irabazlea. Desegituratutako etxe batean bizi diren hiru ahizpa aurkeztuko dizkigu lan honek. Beren buruaren mende bizi dira eta elkarrekin dauden bitartean biziraunen dute. Baina haien arteko maitasuna nahikoa indartsua al da inguratzen dituen ingurune goibelean irauteko?

“Sisters” ez gain honako hauek ere proiektatu ziren: “Cerdita” (Carlota Martinez Pereda, 2018); “Beldur Malutak” (Ander Iruretagoiena, Telmo Irureta, 2019); “Ama Hil Egin Zaigu” (Bira produkzioak, 2021); “Monsieur Michel” (Julien Bourges, 2019); “I Said I Would Never Talk About Politics” (Aitor Oñederra, 2015); “Sirenas” (Aitor Guerrero, 2021) eta “La tierra llamando a Ana” (Fernando Bonelli, 2019).

Azken albisteak

abe 18, 2024

Zinetika 2024: Arrakasta handia

Zinetika Festibalaren 2024ko edizioak bere ateak itxi ditu artez eta emozioz beteriko hiru astebururen ondoren, Euskal Herriko hiru hiriburutan. Egoitza guztietan jarduera guztiak beteta, festibalak arrakasta handia izan du Iruñean, Civivox Condestable eta Civivox Iturrama zentroetan (azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean); Bilbon, Guggenheim Museoan (abenduaren 7an); eta Donostian, Gazteszenan eta Trueba Zinemetan (abenduaren 15ean eta 16an).

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.