Berriak

Zinetika jaialdia 2022ko Palmaresa

abe 16, 2022

“Breakadventure”, film onena; “Au mur de la mer”, zuzendari onena; “Yellow Line”, aipamen berezia; “Walks with me”, K saria.

"Breakadventure", "Unfolding", "Anamnesis" eta "Uholdeak" dira Iruñeko Udalaren Bestelako Argiak jaialdian proiektatzeko aukeratutako film laburrak.

Dagoeneko badakigu zein den VII. ZINETIKA Jaialdiaren palmaresa:
 
2022ko Zinetika Jaialdiko Film Onenaren Saria, 500 €-koa, Igor Krasik-en “Breakadventure” film labur alemaniarrak jaso du.

Zinetika 2022ren Zuzendari Onenaren Saria, 500 €-koa, “Au mur de la mer” filmaren zuzendari Shawn Fitzgerald Ahern zinemagile frantsesak jaso du.

Gainera, epaimahaiak ohorezko aipamena eman dio Katayoun Parmar-en "Yellow Line" lan irandarrari.
 
Lan horiek balioetsi dituen epaimahaia Maitena Muruzabalek, Mikel Belascoainek eta Marina Lameirok osatu dute.
 
Kresala Zineklubak ematen duen K Saria Kati Kallio-ren “Walks with me” film laburrak jaso du.
 
Bestelakoa Argiak jaialdian parte hartzeko aukeratutako film laburrak honako hauek izan dira: “Breakadventure” (Igor Krasik, Alemania), “Unfolding” (Noelia Pignatto, Argentina), “Anamnesis” (Evaggelia Lousioti, Grezia) eta “Uholdeak” (Olatz Larunbe, Espainia).
 
Film sarituak Zinetikaren Aukeraketa Ofizialaren eta Open Creen sailaren parte dira.
 
VII. ZINETIKA Jaialdia azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean egin da Iruñean (Kondestable Jauregian), Donostian (Euskadiko Arkitektura Institutuan eta Trueba Zinemetan) eta Bilbon (Guggenheim Museoan, TopARTE programaren barruan eta 25. urteurrenean). Programazioak proiekzioak, masterclassak eta performancea jaso ditu.

 

BESTELAKO ARGIAK

ZINETIKA jaialdiak Iruñeko Udalak 2022ko abenduaren 16tik 2023ko urtarrilaren 8ra bitartean Ziudadelan antolatutako ‘Bestelako argiak’ jaialdiaren VII. edizioaren egitarauan lagundu du. ZINETIKAk Iruñeko Udalarekin lankidetzan dihardu Bestelako Argiak jaialdiaren lehen ediziotik, eta 2022an programatutako lau film labur eraman ditu.

 
ZINETIKAk proposatutako proiekzioek argi-instalazio interaktiboak, familia-lantegi sortzaileak eta arte-erakusketak ere barne hartzen dituen programazioarekin bat egiten dute.
 
Jarduera guztiak dohainik izanen dira, lantegiak izan ezik; horietarako aldez aurretik izena eman behar da. Jaialdi honek hausnarketa, gozamena, jolasa eta zirrarak suspertzea proposatzen du, bideo-sormenaren eta ikus-entzunezko artearen bidez, argia protagonista izanik. Proiekzioak Ziudadelako barrutian izanen dira 17:30etik 20:30era.
 
Breakadventure (armadaren etorbideko barne-horma)
Unfolding (Labearen fatxada)
Anamnesis (Lidia Biurrun aretoko horma)
Uholdeak (Mistoen pabiloiaren atzeko fatxada)
 

Azken albisteak

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.

Erlazionatutako proiekzioak

Kati Kallio
10’40
Finlandia
Sanna, 80 urtekoa, bakarrik bizi da bere oroitzapenekin eta barruko landareekin. Egun batean,...
Noelia Pignatto
2’40”
Argentina
Esku bat haizetan. Hostoak. Laranja bat. Barrea. Lur bustia. Despliegue / Unfolding ...
Igor Krasik
1'
Alemania
Dantzariaren jarrera izozteko eta gerora mugimendua emateko proposamena da. Abstrakzioa,...
Shawn Fitzgerald Ahern
4’18”
Frantzia
Au Mur de La Mer bi gizakiren artean halabeharrez korapilatutako harrabotsak jarraitzen dituen...
Evaggelia Lousioti
2’44”
Grezia
Dantzaren, musikaren, jantzien eta semantikaren ikuspegitik, edukia eta sintesia dantza eta...