Berriak

ZINETIKA Zinemaldiak 23 film programatuko ditu Donostian, Bilbon eta Iruñean

ira 10, 2021

ZINETIKA Jaialdiak 23 filmeko programazio zinematografikoa izango du bere VI. edizioan, hiru ataletan banatuta: Hautaketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks. Gainera, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako DNA programaren jarduera biltzen duen dokumentala programatuko da. 

Konfinamendua, errutina, bideojokoak, geometria, bereizkeria, denboraren iragaitea, arkitektura, poesia-ekintza, topaketa, esperimentazioa… bezalako gaiak jorratzen dituzten obrak dira eta hainbat herrialdetakoak dira, besteak beste: Argentina, Estatu Batuak, Frantzia, Ekuador, Brasil, Errusia, Britainia Handia, Herbehereak, Australia edo Espainia.

Teresa Morales, Sofía Alforja eta Lorand Janos arituko dira epaimahaian.

Zinema-eskaintza honetaz gain, ZINETIKA Jaialdiak laster iragarriko diren performance, masterclass, instalazio edo lantegiak hartuko ditu bere programan.

Azken albisteak

abe 18, 2024

Zinetika 2024: Arrakasta handia

Zinetika Festibalaren 2024ko edizioak bere ateak itxi ditu artez eta emozioz beteriko hiru astebururen ondoren, Euskal Herriko hiru hiriburutan. Egoitza guztietan jarduera guztiak beteta, festibalak arrakasta handia izan du Iruñean, Civivox Condestable eta Civivox Iturrama zentroetan (azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean); Bilbon, Guggenheim Museoan (abenduaren 7an); eta Donostian, Gazteszenan eta Trueba Zinemetan (abenduaren 15ean eta 16an).

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.