Berriak

Laida Aldazen “The Room” filmak errekonozimendu eta aukeraketa berriak lortu ditu jaialdietan

uzt 23, 2021

Laida Aldaz, ZINETIKA Jaialdiko zuzendariaren “The Room” film laburrak ibilbide arrakastatsua egiten jarraitzen du; izan ere, nazioarteko jaialdietan hainbatetan aukeratua izan da.

 

Filmak Film Onenaren Saria jaso du Dance Camera North Minneapolisen, London International Monthly Film Festival jaialdian jasotako Ohorezko Aipamenaz gain.

Gainera, “The Room”-ek FilmFest by Rogue Dancer jaialdian parte hartzen du eta Riurau Film Festivalen X. edizioan aukeratu dute.

ZINETIKA Jaialdiak ekoitzita, “The Room” (EP, 2020) Laida Aldazek zuzendu eta koreografiatutako film laburra da, espazio itxietan sortzeari buruz ikertzen duena. Bideodantzako film esperimental bat, 2019ko abendua eta 2020ko urtarrila bitartean filmatua. Plano bakar bat du, eguneroko errutinatik ateratzeko ezintasunari buruz hausnartzen duena. Eguneroko errutina, non gorputzerako ohitura infinitu gisa isolatzen garen, eta espazioa arimarentzat bihurtzen den sarrerako edo irteerako ate bat.

Ate itxi bat duen gela bat baino ez dute behar Laidak (loop mugimenduz osatutako koreografia baten protagonistak), eta Giuseppe Di Franciscak (film honen editore eta kameraria) filmaren bereizgarri den iruditeria sortzeko. Joaquín Breton zuzendari-laguntzailea da, Cruz Isael Mata koreografia-laguntzailea da eta musika Luisillo Kalandrakaren lana da.

Azken albisteak

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.

Erlazionatutako proiekzioak

Laida Aldaz Arrieta
3’40’’
Espainia
Gela batean konfinaturik. Errutina ohitura amaigabea bihurtzen da gorputzarentzat, espazioa...