Zinetika jaialdiak 2026ko deialdia irekiko du laster!
ots 18, 2026
Zinetika jaialdiak 2026ko ediziorako filmak aurkezteko epea martxoaren 1etik maiatzaren 31ra irekiko du. Zure lana prestatzen ari bazara, gorde datak eta ez utzi azken unerako.
Sariak eta hautaketa
Publikoaren EITB Saria eta Otras Luces Saria ez ezik, hautatutako film guztiek 100 € jasoko dituzte emanaldiko eskubideen ordain gisa.
Proiekzioak bi hiriburutan
Sail Ofizialean hautatutako lanak jaialdiaren bi egoitzetan proiektatuko dira: Bilboko Guggenheim Museoan eta Donostiako Cines Trueba aretoetan. Zure lana publikoarekin partekatzeko espazio paregabeak.
Nola parte hartu
Zure filma FilmFreeway plataformaren bidez bidali behar duzu, deialdiaren esteka ofiziala erabiliz. Kontsultatu oinarriak eta aurkeztu zure filma hemen.
Jaialdiaren berritasun guztiak ezagutzeko, jarraitu gaitzazu gure webgunean eta sare sozialetan.
Edizio oso berezia dator…