Berriak

ZINETIKA Jaialdiak VI. Edizioa hasiko du ostiral honetan 22an Donos-tian

urr 20, 2021

Urriaren 31ra arte, Bilbora eta Iruñera ere bidaiatuko du zinema programa, masterclass, emanaldi, instalazio, tailer edo jaialdiaren topaketarekin.

 

ZINETIKA Jaialdiaren VI. Edizioa datorren ostiralean hasiko da, urriaren 22an, 23 filmeko programa zinematografikoarekin eta hiru masterclass, bi emanaldi, tailer bat, jaialdi topaketa edo haurrentzako proiekziorako proposamen bat antolatuko dituen jarduera eskaintzarekin. VI edizio hau urriaren 22tik 26ra bitartean egingo da Donostian (Tabakalerako Kutxa Kultur, Cines Trueba); 27 eta 28 Bilbon (BilbaoArte); eta urriaren 29, 30 eta 31 Iruñean (Baluarte).

Gaur goizean ZINETIKA Jaialdiaren programa aurkeztu da Baluarten, lehiaketaren zuzendari artistikoa, Laida Aldaz; Dantzagunearen koordinatzailea, Sofía Alforja; eta Cineclub Kresalako ordezkaria, Ander Gisasolaren presentziarekin. Horrez gain, Choreoscope jaialdiko zuzendaria, Loránd János; Italiako Espainiako Zinemaldiaren zuzendaria, Iris Martín-Peralt; Derek Pedrós zuzendaria eta argazkilaria; eta Pello Gutiérrez zinemagilea, ZAZPI T’ERDI kolektiboko kidea “online” parte hartu dute haien proposamenak aurkezteko.

Laida Aldazek jaialdiaren programazioaren errepasoa egin du. Bere aldetik, Sofía Alforjak Dantzaguneak eta Zinetikak garatzen duten lankidetza azaldu du. Ander Gusasolak Kresala eta Zinetikaren arteko harremana jorratu du, sortu berri den K sarietan gauzatutakoa. Sari hauekin sare bat sortu nahi da elkartutako zinekluben eta zinema jaialdien lana zabaldu eta hurrengo urteetan haien kopurua handitzen laguntzeko.

Azken albisteak

urr 28, 2022

ZINETIKAren VII. Edizioa

ZINETIKA Jaialdiaren VII. edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 4ra bitartean eginen da Iruñean, Donostian eta Bilbon, eta bideo-dantzako film laburretan, performanceetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa izanen du.
 
Oraingo honetan, nazioarteko topaketa horrek bi gune berri izanen ditu. Guggenheim Museoa izanen da Zinetikaren egoitza berria Bilbon, TopARTE programaren barnean, bere 25. urteurrenean.

 

Horrez gain, Euskadiko Arkitektura Institutua izanen da Donostiako kokaleku berri. Donostian jarraituko du, halaber, Trueba zinemak film laburren proiekzioak egiteko. Iruñean, berriz, ekintzak Civivox Condestablen izanen dira.

 

Programazioak barne hartuko ditu Marina Lameiro zinemagilearen masterclass bat, “Luna Negra” filmaren aurkezpena eta ‘In Perspective’ performancea.